{"product_id":"halloumi-dop","title":"Halloumi DOP","description":"\u003ch5 class=\"text-azul uppercase\"\u003eGazta\u003cbr\u003e\n\n\u003c\/h5\u003e\n\u003cp\u003ePolycarpou familiak Zipreko bere baserrian eskuz egindako halloumi tradizionala. Duela 200 urtetik gora, Chios arrazako ardi-esnearekin egiten dute gazta. Avdimoun dago baserria, gaztagintza-tradizio handiko eskualdean, eta eskualdeko klima, landaredi eta abeltzaintza paregabeei esker, zapore berezia hartzen du hango halloumi Jatorri Izendapen Babestuko gaztak.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eEsnea gatzatu ondoren, halloumiko mamia saski txikietan sartzen da, eta, gero, suero beroz beteriko ontzi batean sartu eta ordubetez egosten da. Gazta bakoitza eskuz tolestu eta mendaz infusatutako sueroan bustitzen da 24 orduz, ontziratu aurretik. Erabili ahal izateko, gazta astiro-astiro bitan zatitzea gomendatzen da. Urtze-puntu altua duenez, aproposa da plantxan erretzeko edo frijitzeko, urtu gabe, eta, horrela, testura kurruskaria du kanpotik eta trinkoagoa barrutik.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e \u003c\/p\u003e\n\u003ch5 class=\"text-azul uppercase\"\u003eEkoizlea\u003cbr\u003e\n\n\u003c\/h5\u003e\n\u003cp class=\"has-text-align-justify\"\u003eA.P. Polycarpou \u0026amp; Sons Zipreko familia-esneki enpresa bat da, eta XVIII. mendetik dator haren gaztagintza-tradizioa. Prastio herrian (Avdimou) dagoen baserriak 2.000 Chios arrazako ardi baino gehiago hartzen ditu. Ardi horien esneak, zapore handikoa eta eskualdeko flora paregabeak markatua, haren halloumi Jatorri Izendapen Babestuaren (JIB) ezaugarri bikainari laguntzen dio. Artisau-moduan eginda, teknika tradizionalak erabiliz eta mendaz aromatizatuta, haren gaztek Zipreko benetako zaporea islatzen dute.\u003c\/p\u003e","brand":"A.P. Polycarpou and Sons Farm","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":58429784850757,"sku":null,"price":7.6,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0560\/7673\/0557\/files\/A.P._Polycarpou_Halloumi_Sheep_Milk_PDO_de_oveja_elkano1.jpg?v=1782925213","url":"https:\/\/elkano1.com\/eu\/products\/halloumi-dop","provider":"Elkano 1 - Gaztagune","version":"1.0","type":"link"}