3 UDAKO ERREKETA GURE GAZTEKIN
Egunetik egunera argiago dugu gazta dela osagairik moldakorrenetakoa sukaldean. Erraza da mahai-gaineko osagarri gisa erabiltzea, baina bere ehundura ezberdinekin esperimentatzera animatzen zaitugu: xerratan, birrinduta, gratinatuta, urtuta... Ezagutu hura gozatzeko modu berriak udako hiru errezeta super erraz hauekin:
MARRUBIAK ONDAREREKIN
Ezin errazagoa izan. Gure Ondare gazta zati bat, marrubiak, azukrea, ozpina eta albahaka besterik ez dituzu behar. Jarraitu urratsak Ondare gazta marrubi azukre eta ozpinetan beratutako eta albahaka prestatu nahi baduzu bideo honetan
SUGAAR ENTSALADA
Ahuntz-gazta freskoak ez direnekin ere entsaladak egin daitezke, nahikoa da plantxako ahuntz-gazta rolekin! Gure Sugaar ardi-gazta ezin hobea da tomate eta nektarina entsalada honetarako. Jarraitu urratsak Sugaar entsalada prestatzeko bideo honetan

BIGEL ETA TOMATE LEHORRAREN PINTXOA
Gure Bigel latxa ardi-gazta zatiak, Encantaran tomate lehorrarekin lagunduta. Pintxo sinple, azkar eta goxoa. Minutu batean prestatzen dituzunetakoa eta segundotan desagertzen direnetakoa. Gainera, bertsio pikantea ere ekarri dugu 🌶️ Gaztarekin batera ukitu biziagoa bilatzen dutenentzat aproposa.
