FREQUENTLY ASKED QUESO
NOLA GORDE GAZTAK?
Gorde itzazu beti hotzean, gure dendako paperean bilduta, eta tupper baten barruan bada, hobe. Horrela polikiago lehortzea lortuko duzu. Gure gomendioa epe laburrean kontsumituko dituzun kopuruak erostea eta ahalik eta azkarren kontsumitzea.
GAZTA AZALAK JANGARRIAK DIRA?
Lehenik eta behin, azal natural bat eta azal artifizial bat bereizi behar dira. Printzipioz, azal natural guztiak jan egin daitezke. Gaztaren heltze-prozesuan berez sortzen direnak dira. Lizunak eta legamiak gainazalean garatzen dira. Gazta batzuk heltze-prozesuan eskuilatu ohi dira, lizun horien zati bat kentzeko. Beste batzuk urarekin eta gatzunarekin garbitzen dira, bakteriak hazteko. Gazta baten azala jan ala ez aukeratu, gaztari azalak ematen dion ekarpenaren araberakoa izango da. Azal batzuk desatseginak, mingotsak edo gogorrak izan daitezke jaterakoan. Aldiz, pasta biguneko gure gazten kasuan, funtsezkoa da azalarekin jatea, zaporea, testura eta izaera ematen baitie.
ESKARIAK DENDAN JASO
Donostiarra zara edo egunpasa zatoz eta dendatik pasa nahi duzu? Egin zure eskaera, markatu dendan jasotako aukera eta sartu ilararik egin gabe. Arratsalderako prestatuko ditugu goizean egiten diren eskaerak, edo beste une batean pasatu nahi baduzu, adieraz iezaguzu zure eskaera amaitzean.
DASTAKETAK ANTOLATZEN DITUZUE?
Tokiko gaztafans-en komunitatea handitzeko guk geuk antolatzen ditugun ekitaldi puntualak ditugu. Ideia bat baduzu eta itxura ematen laguntzea nahiko bazenu, idatzi!
GAZTAK ZURE HURRENGO EKITALDIAN
Gazta zure hurrengo ekitaldiko gonbidatuen esperientziaren parte izatea? Begiratu hemen orain arte egin ditugun gauzak, eta idatzi iezaguzu info@elkano1.com helbidera zure ideia kontatuz. Zure gustuetara egokitzen gara eta zure beharren araberako formatuan pentsatzen dugu.
OPARI SORTAK
Gure online dendan aurrez diseinatutako gazta-taula batzuk ditugu, baina zerbait pertsonalizatuagoa edo aurrekontu jakin bati egokitzen zaion zerbait nahi baduzu, egokitu egiten gara.