esne artisauak

Horrela egiten ditugu gure gaztak

idiazabaldik harago bizia dago

Astean behin herritik gertu dagoen artalde batetik jezi berria den esnea jasotzen dugu eta Aian (Gipuzkoa) dagoen gure gaztategi txikira eramaten dugu koagulazio laktikoko gaztak egiteko, inguruan hain ezaguna ez den gazta estiloa ekoizten dugu eta harro gaude hortaz. Jarraian gure gazta arrakastatsuenak ikus ditzakezu:

Bigel

Latxa ardi esnearekin egindako pasta biguna

David de Jorgek bere blogean idatzi zuen gazta honi buruz eta ilusioz negar egin genuen... "Bigelen krematasuna handitzen doa egunak pasa ahala. Gutxienez lau astez heltzen da eta orduan komeni da labana sartu eta disfrutatzea. Bosgarren eta zazpigarren asteen artean, tantaka urtzen da..."

Ondare

“Ondare” edo herentzia, legatua.

Hau izan zen Ramón Lizeaga hil ondoren berreskuratu genuen gure lehen koagulazio laktikoko gazta, hortik datorkio izena. Bere zaporea eta krematsutasuna eta azal mehea berdintzea erronka handia izan da eta harro gaude hortaz.

Sugaar

Errautsez estalitako latxa ardi esne arrabola

Txirrindua, labean, ogitarteko edo pizza batean urtuta... Ondo doa txutney eta marmelada gozoekin. Denek pentsatuko dute ahuntz gazta dela, baina ez!

Gure gaztei buruz gehiago jakin nahi duzu?

Denda edo jatetxerik baduzu eta gure gaztak saldu nahi dituzu? Idatzi iezaguzu info@elkano1.com helbidera eta hitz egingo dugu.