4 formas de acompañar Bigel

Bigel gazta maridatzeko 4 modu

Gure Bigel gazta primeran doa fruta, enkurtido, saltsa edo eztiarekin. Bigel pasta biguna da, eskuz moztu eta moldatzen dugun latxa ardi esnearekin egina. Azala lizundua du eta bertan penicilium candidum nagusitzen da. Bere ehundura krematsua da eta zaporea areagotu egiten da egunak aurrera egin ahala, perretxiko-nota batzuk hartzen ditu, penicilium candidum-aren presentzia handiaren ondorioz.

Ikusi bideoa Gure Bigel gazta konbinatzeko 4 modu, hamaiketako goxoa prestatzeko modu azkar eta erraz bat:

  1. pikuak eta eztia
  2. Mangoa
  3. Kantauriko antxoa
  4. eztia eta mostaza 

 

 

 

Regresar al blog