¿Dónde comer quesos ricos en Donostia?

Non jaten dira Donostian gazta goxoak?

Donostira bisitan zatoz, goxo jan nahi duzu eta gure gaztak probatu nahi dituzu? Zorte handia dugu hiriko jatetxe gogokoenei gazta desberdinak hornitzen dizkiegula. Jatetxe batzuek bertako gazta taula eskeintzen dute, beste batzuetan nazioarteko gaztez gozatu dezakezu, eta beste batzuk gazta protagonista den elaborazio ezberdinak egitera ausartzen dira. 

Hona hemen Donostian gehien gustatzen zaizkigun eta maiz bisitatzen ditugun jatetxeen zerrenda:

  • Geralds Bar Donostian modan dagoen jatetxea, Gros auzoan, Iparraguirre kaleko 13 zenbakian. Txikia, atsegina, sukaldaritza freskoa, exotikoa eta berezia eskaintzen duena. Sukaldaritza kultura ezberdinei ateak zabaltzen dizkieten emakumeek zuzendutako proiektua. 

  

  • Gure dendatik oso gertu, Arenales taberna, Boulevard 11. zenbakian. Santik beti uzten gaitu tsundituta, dena goxo-goxoa da. Gure ardi gazta kremarekin kalabaza erre plater honek edo Getariako tomate entsalada honek gorgonzola eta albahakarekin, ez dute parekorik.

 

  • Donostiako erdigunean dago, Artzain Onaren katedralaren aurrean, Narru-n kalitatezko produktua bakarrik erabiltzen dute. Bertako produktuak bultatzen dituen sukaldaritza tradizionala baina modernoa eskaintzen duen talde gaztea. Gazta taula desberdinak eskaintzen dituzte esperientzia amaitzeko.
  • Jan eguneko arraina eta amaitu bertako gazta taula batekin Kofradia Itsas Etxea Donostiako portuan kokatua beti da plan ona.
  • Orburu, zalantzarik gabe,  Donostia osoko jatetxe begetariano onena da. Enekok gure Sugaar gazta erabiltzen du plater goxoak ekoizteko.

 

Regresar al blog