Ezagutu iezaguzu

Hau da Elkano 1 Gaztagune taldea! Donostiako dendan aurkituko gaituzu.

IKER IZETA

Astero esnea biltzeaz, eta gure gazta guztiak banan banan egiteaz eta buelta emateaz arduratzen dena. Bere burua zaintzeko egunetan gazta taulak prestatzen ditu afaltzeko. Bere egungo gazta gogokoena Taray da. @yeikker

GABRIELE GURRUTXAGA

Badakigu gure gaztak fotogenikoak direla, baina Gabrik beti lortzen du gaztei argazki ederrak ateratzea. Gazta bigunak maite ditu, oraintxe bere gogokoena Bigel da. @gabrielegu

CECILIA GARMENDIA

Elaborazioei, mikroorganismoei, hartzidurei eta abarri buruzko edozein galdera erantzungo dizu. Maridajearekin lagunduko dizu. Lighthouse gouda eta IPA freskoak konbinatzea gustatzen zaio.. @cecilia_garmendia_torres

MAITE ROSO

Bera arduratzen da dendarako fitxaketa berriez eta gazta festarik onenak antolatzeaz, xehetasun bakar bat ere ahaztu gabe. Bere gazta gogokoena? Alpetarrak maite ditu. @maitero