Hornitzailea | Cruda

Brie de Meaux AOC Dongé

Dongé

Zerga barne.
Elige la porción
- +
Hornitzailea
Dongé
ohiko prezioa
€9,95
Salmenta prezioa
€9,95
ohiko prezioa
Unitatearen prezioa
arabera 

Gazta

Brie de Meaux AOC Dongé behi esne gordinez egindako pasta biguneko gazta da. Samurra, koipetsua, krematsua eta oso gozoa da, merkatuan aurki ditzakegun Brie gazta industrialekin alderatuta. Denborarekin, aroma eta dastamen intentsitatea handitzen zaio. Azala Penucillium Candida lizunez estalita dauka, eta horrek ñabardura lurtarrak dakarzkio, txanpiñoia eta fruitu lehorrarenak. Ahoan fruta ukituak nabaritzen dira.

Animalia Behia
Esnea Gordina
Mota

Pasta biguna

Heltzea 1 - 2 hilabete
 
Ekoizlea

 

Fromagerie Dongé 1930ean sortu zuen Etienne Dongék eta gaur egun hirugarren belaunaldiko Luc eta Jean-Michel Dongék kudeatzen dute. Gaztandegi txikia Triconville herriaren erdian dago, Frantzian, eta gazta ezberdinak egiten dituzten arren, Brie de Meaux AOPn espezializatzen dira. Fromagerie Dongén Brie gazta industrialaren ekoizle gero eta gehiago egon arren, betiko espiritu, grina eta tradizio berarekin jarraitzen dute lanean. Bere gaztaren kalitatea eskualdeko ekoizleen esnerik onena aukeratzeari eta gazta afinatzeko lanari esker mantentzen da.