Joan zuzenean produktuaren informaziora
1 de 2

Elkano 1 - Gaztagune

Karmen

Karmen

Ohiko prezioa 10,67 €
Ohiko prezioa Eskaintzaren prezioa 10,67 €
Eskaintza Agortuta
Tamaina
  • Ardia
  • Gordina
  • Pasta Gogorra
  • 6 hilabete
Gazta.
Karmen gure azken sorkuntza da, Latxa ardi esnearekin egindako gazta ondua, Aiako gaztategian ekoizten hasi garena, 7-8 kg-ko gurpiletan. Gutxienez 5 hilabetez ontzen da, eta heltze prozesu horretan, azala garbitzen diogu ura eta gatzarekin, eta horrek intentsitatea eta aroma ematen dio gaztari. Zapore gozoa du, fruitu lehorren eta belar ukituekin. Bere ehundura sendoa, elastikoa eta krematsua da, ahoan ederki urtzen dena.

Ekoizlea.

Duela hamarkada bat Ramón Lizeaga zenak hasitako proiektu bat gara eta gaur egun Iker Izetak kudeatzen du. Elkano 1 Gaztagunek bere arima banatzen du Elkano kaleko 1. zenbakian kokatua dagoen dendan, eta gure gaztandegi propioaren artean: Aiako gaztandegi bat, ez bakarrik ekoizpen-gunea, baita proiektu honen hazia ere dena. Astean behin, herritik gertu dagoen artalde batetik esne freskoa biltzen dugu eta Aian (GIPUZKOA) dugun tailer txikira eramaten dugu, gazta laktiko-koagulatuak egiteko, inguruan hain ezaguna ez den baina denfendatzeaz harro gauden  estilo bat.

Ikusi xehetasun guztiak