Gazta krematsuen lotea
Gazta krematsuen lotea
Precio habitual
51,00 €
Precio habitual
Precio de oferta
51,00 €
Unitateko prezioa
por
Gazta sorta hau gazta kremosoak maite dituztenentzat aukeratu dugu, gure gogokoenekin, eta hainbat esne, jatorri eta estilotako gaztak aurkituko dituzue bertan:
- Ondare unitate 1: Latxa ardia esne pasteurizatuarekin egindako koagulazio laktikoko gazta. Eskuz moldatu eta ebakitzen dugu. Gazte dagoenean nota azidoak ditu, denborarekin kremositatea hartzen du eta bere azidotasuna neutralizatu egiten da egunak pasata. Ardi esne zapore nabaria du. Azala krema kolorekoa eta kizkurra du, kanpoaldean geotrichum onddoa izatearen emaitza da.
- Divirin unitate 1: Jatorriz zilindrikoa da, eta opil irregularraren itxura hartzen du heltzeko garaian. Bere azal aterziopelatua errauts kolorekoa da eta kolore urdin grisaxka du, kolore lizundu zuriz eta laranjaz zipriztindua. Lizun horiek modu naturalean hazten dira, eta gaztari berezko konplexutasuna ematen diote. Ebakitzean, orea biguna da, marfil zuri kororekoa eta begi bat edo beste irregularki banatuta ditu. Intentsitate ertaineko usaina, pixka bat azidoa, gurin eta lizun usainarekin, landare eta lur notekin. Ehundura sedosoa, erdilandua eta gantzutsua du.
- Jondal unitate 1: Verako piperrautsez estalitako koagulazio azido laktikoko ahuntz-gazta, ukitu ketua ematen diona. Ehundura krematsua eta urtsua du, eta gazta freskoaren zaporea. Denborarekin, gero eta konplexuagoa bihurtzen da aromaren aldetik.
- 250gr Gorgonzola Dolce DOP: Orta Maggiore lakuen arteko muinoetan soilik biltzen den behi-esne osoarekin ekoizten da, Italiako iparraldean. Oso gazta krematsua da, gozoa, nota bereziekin ondo orekatua, laktikoa eta fruta heldu zaporekoa, lizun urdinezko zainak ditu. Azala zimurtua du. Gorgonzola Dolce DOP ezinbestekoa da gure aperitiboetan, horretarako koilarakada bat ogi oneko xerra batean igurtzi besterik ez dago.
Gutxi gorabehera 1,2 kg gazta. 7-8 laguneko bazkari edo afari baterako edo pixkanaka kontsumitzen joateko aproposa.