Telleria Urdina Eko
Telleria Urdina Eko
- Vaca
- Cruda
- Azul
- 3 meses
Gazta
Behi gazta urdina da, Beñat Telleriak ekologikoki egina, bere behien esne pasteurizatuarekin. Gazta krematsua da, samurra eta intentsitate ertainekoa. Gatz aldetik orekatua da, eta azidotasun eta mingostasun puntu bat du amaieran.
Animalia | Behia |
Esnea | Gordina |
Mota |
Urdina |
Heltzea | 3 hilabete |
Ekoizlea
Beñat Telleria abeltzain gaztea da eta behi gazta ekologikoa ekoizten du Telleria gaztandegian. 2019an hasi da bere jarduera Mutiloako (Gipuzkoa) Odio familiaren baserrian. Bertan, ekologikoarekiko eta kalitatezko elikagaien artisau-lanarekiko kontzientzia garatu du alde batetik, eta, bestetik, baserriaren autosufizientzia bilatu du. Horretarako, Beñatek ekoizpena dibertsifikatu du bi produktu motatan: gazta eta haragia, biak ekologikoak. Hamasei behi ditu, fleckvieh arrazakoak, eta horietatik 10 jezten ari dira; guztiak aske bazkatzen dira egunaren zati handi batean. Gaur egun 5.000 kg gazta inguru ekoizten da urtean.