Beaskin bordan esnatzea
| aralar | beaskin | queso de montaña | queso de pastorElkano 1 Gaztagunean Idiazabal DOP natural bakarra saltzen dugu, arrazoi askorengatik baina batez ere Martina eta Jonen zale garelako da. Beti errazagoa da bihotz oneko lagunen lana sustatzea. Ekoizten duten gazta asko gustatzeaz gain, ezagutzen ditugun ekoizle bakarrenetarikoak dira Idiazabalaren azal naturala defendatzen dutenak, saltoki handiek eta gazta ekoizle industrialek hain gutxi ohitu gaituzten kolore oso iluneko azal hori.
Beaskin, Aralarreko Beaskin bordan ardi esne gordinarekin egindako gazta prentsatua da. Udako hilabeteetan Zeraindik irten eta Aralarko Parke Naturalean artaldea libreki bazkatzen duten mendietan bizi dira, larre onenez elikatzen. Baserrian bertan jetzi berri den esnearekin egiten dute (Beaskin izenekoa, hortik gaztaren izena) esnearen eta tokiaren bakteriologia zainduz, eta inoiz ez dute gaztaren azala garbitzen (eskuilatu besterik ez dute egiten). Horrela bere lizunak osorik mantentzeko. Inoiz ikusiko duzun Idiazabal azal politena.
Azken uda hauetan Beaskinen 24 ordu pasatzeko aukera izan dugu; Beaskin txabolan esnatu, ingurua ezagutu, ardi bila joan, ardiak jezten ikasi eta gazta ekoizpenaren urrats guztiak ikasi. Gure bezeroak dendara etortzen direnean eta Jon eta Martina gazta eskaintzen diegunean, ilusio handiz kontatzen diegu Beaskineko esperientzia.
Dendan defendatzen ditugun produktuen atzean jende ona dagoela jakitea baino gehiago gustatzen zaiguna. Aupa Jon eta Martina!